XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Elikagaiak erosi eta kontsumitu aurretik, kontu izan behar dugu ondo dauden ikusteko.

- Ontziratutako elikagairen bat kontsumitu aurretik ahikortasun datari begiratu. Beti jarri behar du.

- Barazki eta frutak, kontsumitu aurretik, oso ondo garbitu behar dira.

- Arrautza bat freskoa eta kalitate onekoa denean, zuringoa lodia da eta gorringoa erdian dago.

- Arrainak, freskoa denean, begiak distiratsuak ditu eta ez hondatuak, zakatzak gorriak eta haragia gogor eta lotina.

- Zure liseri aparatua ondo ibil dadin izan kontutan gomendio hauek: - Jan ezazu poliki eta ondo murtxikatu elikagaiak.

- Ez jan jaki gazi edo mingarregiak.

- Janaldien ondoren ez ariketa fisiko gogorrik egin.

- Ahalegin zaitez janaldi eta janaldi artean ez jaten zeure liseri aparatuari etengabeko lana ez emateko.

ARIKETAK 9. Zergatik garbitu behar dira oso ondo barazki eta frutak jan aurretik?.

10. Esan ezazu honako elikagai hauek erosi edo kontsumitu aurretik izan behar ditugun kontuak: arraina, esnea, yogurta, fruta.

11. Zer esan nahi du esaldi honek?: Ganibetak hortzei kentzen die lana, eta hortzek urdailari.

Badakizu... Beherakoa eta idorreria liseri aparatuaren nahasteak direla?.

Beherakoa, eginkaiak sarritan kanporatzen ditugunean edo normalki baino likidoagoak direnean dugu.

Arroz egosia, sagar errea eta yogurta elikagai gomendagarriak dira beherakoa dugunerako.

Idorreria, beherakoaren aurkakoa da.

Fruta eta berdura askodun elikaduraz egiten zaio aurre.